Aurkezlea, berriemailea eta telebista-ekoizlea, baina batez ere umorista. Erretzaile porrokatua, hiru urte zituenetik betaurrekoei itsatsita, argazki kameren bilduma egiten ari ez denean, haiekin argazkiak egiten dihardu, gitarra jotzen du edo aurrean jartzen zaion edozer marraztu eta margotzeari ematen dio.
Irrati uhinekin hogei urte borrokan daramatzan gizontxoa, eta hamarretik gora telebistan: "Al Ataque", "Sense Titol", "La Cosa Nostra", "Una altra cosa". Egun, bere umoreaz gozatzen ahal da La Sextan astelehenetik ostegunera egiten duen "Buenafuente" programarekin.
|