|
Hainbat argitalpenetarako irudiak eginez hasi zuen bizimodua ateratzen eta Tenisko USA Openerako, Sport Illustrated aldizkarirako eta New Yorkeko maratoirako lan grafikoak egiten bukatu zuen. Sanferminetako nazioarteko afixen lehiaketa bi aldiz irabazi eta 1989an Kukuxumusu Marrazki Fabrika sortu zuen lagun batzuekin, diotenez Iruñeko festetan oka egin arte adina ardo lortzeko xedearekin. Egun markako Sormen Zuzendaria da eta haren diseinuak dituzten produktuak mundu erdian lor daitezke.
|