 |
|
PABLO CARBONELL
CÁDIZ
|
| |
|
Polifazetikoa, holakorik baldin bada, zalantzarik gabe haren kontua showa da: zinea, antzerkia, telebista, musika, margolaritza... Umore bitxi eta surrealistakoa, "La Bola de Cristal" saioan plazaratu zen telebistan eta bere fama "Toreros Muertos", "la agüita amarilla" egiten zuen taldea, sortu zuenean handitu zuen. Inoiz lotsatia dela baieztatu badu ere, "Opera Prima" filmean Ariadna Gil bahitzeko bezain itxuragabea izan zen, bai eta "Caiga quien caiga" saioan hainbat pertsona ospetsuri mikrofonoa aldean jarri eta larri ibilarazteko moduko lotsagabea. Gaur egun "Buenafuente" saioan erreportari lanetan dabil, Nono García gitarra jolearekin disko bat prestatzen ari da, baita Kukuxumusurekin bestelako musika elkarlan batzuk ere.
|
| |
|
MARRAZKIAK
|
|
|
 |
 |
 |
|
|
 |