castellano | euskara | català | english kontaktatu
zer da cromosomos asmoz bai.
irabazirik ez.
bilduma egileak berrikuntzak
Kamiseta salmentaren mozkinak GKE biren artean banatu genituen, bata katalandarra eta bestea naparra::

Arrels Fundazioari
Arrels, etxerik gabekoei laguntza ematen dien fundazioa da, 1987. urteaz geroztik Bartzelonan aritzen dena. Gizakiari laguntza ematea du xede, haren egoera hobetzen eta ahalik eta autonomia mailarik handiena ematen ahalbidetuz. Lana hainbat bolondresek egiten dute, egitura eta jarraipena errazten duen talde profesional batek koordinaturik. Martxan dituen programa eta taldeen artean, besteak beste, honakoak ditugu: kale programa bat, zentro irekia, lantegi okupazionala, ospitaleak eta erresidentziak bisitatzeko programa bat, eta elikadura eta etxebizitza eskuratzeko beste egitasmo bat.

Informazio gehiago:
http://www.arrelsfundacio.org

Gaztelan Fundazioa
Gaztelan Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea da, eta 1987az geroztik Nafarroan dihardu lanean. Haren asmoa baztertze arrisku edo egoeran dauden pertsonei lan baten bitartez gizarteratzea erraztea eta ekonomia solidario baten garapenerako laguntzea da, zeinean pertsonak ekonomiaren partaide aktibo eta helburu izatea den xedea. Informazioko, orientazioko, formazio egokituko eta lan bitartekaritzako programak garatzen ditu bere kabuz lan merkatuan hasi nahi duten pertsonei zuzenduta. Gainera autoenplegurako aholkularitza zerbitzua eta ekonomia solidariorako baliabide zentro integrala eskaintzen ditu, zeinetatik enpresen sortze eta garatzea bultzatzen baitu.

Informazio gehiago:
http://www.gaztelan.org
EL TERRAT KUKUXUMUSU