 |
Cromosomos Andreu Buenafuentek Mikel Urmenetari proposatu zion ideia batetik sortu zen, eta El Terrak ekoizpen etxearen eta Kukuxumusu Marrazki Fabrikaren arteko lankidetzari esker 2006 eta 2009 urte bitartean gauzatu zen. Cromosomosek gure lagunetako batzuek erdi ezkutuan dituzten trebetasun sortzaileak konpartitu nahi zituen zurekin. Segur aski bat baino gehiago ezagutuko zenituela. Haien marrazkiekin kamiseta-sail mugatu eta zenbatuak estanpatu genituen, hor barna harro erakutsi eta, bide batez, ekimen ongile bati laguntza emateko. Proiektu honek bereak egin du eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten lagunei eta Arrels Fundació eta Gaztelan Fundazioarentzat sosak biltzen lagundu diguten guztiei. |
 |
 |